{"id":21047,"date":"2024-11-27T13:05:39","date_gmt":"2024-11-27T11:05:39","guid":{"rendered":"https:\/\/www.ficoba.org\/?p=21047"},"modified":"2024-11-27T13:05:39","modified_gmt":"2024-11-27T11:05:39","slug":"zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/","title":{"rendered":"Zaporez  eta  kontzientziaz  betetako  mundu  bat  Be  Veggien:  zure  zain  dago  urteko  jaialdi  beganoa"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li><strong>Aurten  60  enpresa  erakusketari  inguru  egongo  dira,  eta  parte-hartzaileek  40  jarduera  baino  gehiago  izango  dituzte  eskura<\/strong><\/li>\n<li><strong>2024ko  Be  Veggie  Ficoban  egingo  da  abenduaren  6an,  7an  eta  8an<\/strong><\/li>\n<li><strong>Sarrera  eta  aparkalekua  dohainik  dira<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Be  Veggie  jaialdi  beganoa  Ficobara  itzuliko  da,  animalien  esplotaziorik  gabeko  eta  jasangarritasunarekin  konprometitutako  bizimodu  %\u00a0100  begetal  bat  nahi  dutenen  topagune  gisa.  Milaka  lagun  eta  60  erakusketari  inguruko  bilduko  dira  edizio  honetan.  Azkenekoak  bezain  arrakastatsua  izango  da  dudarik  gabe,  publiko  guztientzako  askotariko  jarduerak  proposatzen  baititu  eta.<\/p>\n<p>Be  Veggiek  erakutsi  du  jendea  erakartzeko  gaitasun  handia  duela,  estatu  mailan.  Euskal  enpresez  gain,  gainerako  ia  autonomia-erkidego  guztietakoak  ere  etorriko  dira.  Aipagarria  da  Kataluniako  (%\u00a018,97)  eta  Madrilgo  (%\u00a08,62)  enpresen  parte-hartzea.  Gainera,  Andaluzia,  Aragoi,  Asturias,  Extremadura,  Galizia,  Gaztela-Mantxa,  Kantabria,  Murtzia,  Nafarroa  eta  Valentziako  erakusketariak  ere  etorriko  dira.<\/p>\n<p>Urtero  bezala,  Be  Veggieren  eskaintzan  produktu  eta  zerbitzu  beganoen  alorreko  azken  joerak  ekarriko  dituzten  erakusmahaiak  eta  bestelako  proposamenak  uztartuko  dira,  hala  nola  elikadurari,  moda  jasangarriari,  osasunari  eta  ingurumenari  buruzko  hitzaldiak  edota  familia  osoarentzako  tailer  hezitzaile  eta  ludikoak.  Parte-hartzaileek  sukaldaritza  beganoaren  erakustaldiak  ikusiko  dituzte  showcookingetan,  yoga-saioetan  erlaxatuko  dira,  aukera  gastronomiko  %\u00a0100  begetalak  dastatuko  dituzte  food  trucketan  eta  zuzeneko  musikaz  gozatuko  dute.  Esperientzia  bikain  bat  bizimodu  begetal  berritzaileena  ezagutzeko,  hari  buruz  ikasteko  eta  harekin  konektatzeko.<\/p>\n<p><strong>Ikuspuntu  eta  sentsibilitate  guztietarako  beganismoa<\/strong><\/p>\n<p>Hizlari  nabarmenen  artean,  Be  Veggien  izango  da  <strong>Amanda  Romero,  Veganuaryren  Espainiako  zuzendaria<\/strong>.  Mundu  mailako  ekimen  horrek  gonbita  luzatzen  dio  jende  guztiari  urtarrileko  hilabetean  beganismoa  probatzeko  eta,  nahi  badute,  jarraitzeko.  Hitzaldian,  Amandak  munduaren  luze-zabalean  arrakasta  izan  duen  kanpaina  horren  berri  emango  du,  izan  duen  inpaktua  azalduko  du,  eta  erakutsiko  du  nola  ari  den  ekimen  hori  aldaketa  sustatzen,  bizimodu  kontziente  eta  jasangarriago  baten  alde  lerrarazi  baititu  milaka  pertsona.<\/p>\n<p>Gainera,  zuzenean  grabatuko  da  Be  Veggien  <strong>Malditos  Veganos  podcast  ezaguna<\/strong>.  Sylcred  (Sergio  Guallar),  Sekiam  (Miguel  Mart\u00ed)  eta  Miriam  J.  Lastra  izango  dira  protagonistak,  eta  beganismoaren  ikuspegi  gazte  eta  ausart  bat  eskainiko  digute.  Haiek  berek  diotenez,  \u00abMalditos  Veganos  podcasta  beganismoa  ulertzeko  modu  berri  batetik  sortzen  da,  &#8220;gure  erara&#8221;  egitea  gustatzen  baitzaigu.  Bazeuden  lehendik  ere  beganismoari  buruzko  beste  hainbat  podcast,  eta  &#8220;aktibismo&#8221;  hau  egiteko  gure  ukitua  ematea  erabaki  genuen,  gazteagoa  eta  ausartagoa.  Izan  ere,  beganismoa  oso  kontu  serioa  izan  arren,  gertutik  eta  modu  dibertigarri  batean  erakutsi  nahi  izan  dugu\u00bb.<\/p>\n<p>Malditos  Veganos  podcastaren  ondoren,  aurtengo  Be  Veggieren  beste  berritasun  bat  iritsiko  da:  <strong>Espainiako  V-Label  sariak<\/strong>  banatzeko  ekitaldia.  Abenduaren  7an  izango  da,  larunbatarekin.  Golardo  horiek  <strong>Espainiako  Batasun  Begetarianoak  (UVE)<\/strong>  ematen  ditu,  sektore  beganoan  berrikuntzaren  eta  jasangarritasunaren  alorreko  lider  diren  enpresen  lana  saritzeko.  Maialen  Gazta\u00f1aga  Be  Veggieko  zuzendaria  hautagaitzak  ebaluatuko  dituen  epaimahaiko  kide  izango  da.  V-Label  sarien  deialdiak  harrera  bikaina  izan  du.  Guztira,  29  enpresa  eta  38  produktu  aurkeztu  dira,  Marketina  eta  marka,  Berrikuntza,  Jasangarritasuna  eta  Kontsumitzaileen  kuttuna  kategorietan.<\/p>\n<p>Edizio  honetako  beste  erakargune  bat  <strong>Fashion  Revolution<\/strong>  ekimena  izango  da,  <strong>formatu  handiko  egiaztagailu  publikoarekin<\/strong>.  Proposamen  berritzaile  horri  esker,  bisitariek  une  horretan  soinean  daramaten  arroparen  ingurumen-inpaktua  egiaztatu  ahalko  dute.<\/p>\n<p>Askotariko  gailuetan  funtzionatzen  duen  app  baten  bidez,  erabiltzaileek  beren  arropari  buruzko  zenbait  datu  sartzen  dituzte  (osaera,  jatorria,  zainketak  eta  erabilera),  eta  berehala  jasotzen  dute  berotze  globalean  duen  inpaktuaren  erradiografia  bat.  Soinean  daramazun  arroparen  analisi  hori  egin  nahi  baduzu,  ez  galdu  aukera  eta  jo  <a href=\"http:\/\/www.cualeselimpactodetuprenda.com\">www.cualeselimpactodetuprenda.com<\/a>  webgunera.<\/p>\n<p>Be  Veggie  jaialdiaren  egunetan,  <strong>Emaus  Gizarte  Fundazioarekin  <\/strong>elkarlanean,  <strong>\u00abNik  berrerabiltzen  dut,  eta  zuk?\u00bb<\/strong>  kanpaina  aktibatuko  da,  parte-hartzaileei  eskatzeko  erakusketarietako  batean  instalatutako  edukiontzi  batean  uzteko  arropa,  zapatak  eta  osagarriak.  Bertan,  ekonomia  sozial  eta  zirkularraren  onuren  berri  emango  zaie.\u00a0  Jasotako  baliabideei  beste  bizitza  bat  emango  zaie,  Emausen  sei  dendetan  salgai  jarrita  Irunen,  Arrasaten,  Donostian,  Errenterian  eta  Hernanin.<\/p>\n<p>Ekimen  honen  bidez  kontsumo  jasangarria  sustatzen  da  baina,  horretaz  gain,  gizarteratzeko  lanpostuak  sortzen  dira,  emandako  arropa  kudeatu,  tratatu  eta  saltzeko  prozesua  gizarte-bazterketan  dauden  edo  geratzeko  arriskuan  dauden  pertsonek  egiten  baitute,  laneratzeko  kontratuen  bidez,  eta,  horrela,  lan-merkatura  sartzeko  erraztasunak  ematen  zaizkie.<\/p>\n<p>Arroparen  kontsumoarekin  lotutako  beste  proposamen  bat  ere  izango  dugu,  Silvia  eta  Vanesaren  eskutik.  Bi  ahizpa  hauek  antolatu  dute  <strong>My  Vegan  Closet,  arropa  beganoaren  munduko  lehen  direktorioa<\/strong>.  Horren  bidez,  modaren  industriaren  alorreko  krudeltasunik  gabeko  alternatiba  jasangarrien  inguruan  kontzientziatu  nahi  dute.<\/p>\n<p>Horrez  gain,  <strong>Patricia  Ortega  <\/strong>dietista-nutrizionista  ere  Be  Veggien  egongo  da.  Bederatzi  urtetik  gorako  eskarmentua  du  nutrizioaren  alorrean,  eta  <strong>\u00abLortu  elikadura  %\u00a0100  begetal  bat  saiakeran  hil  gabe\u00bb<\/strong>  izeneko  hitzaldi  interesgarria  eskainiko  du.  Ekitaldi  horretan,  Patriciak  bere  ezagutzak  partekatuko  ditu,  eta  azalduko  du  nola  izan  elikadura  begano  orekatu,  osasuntsu  eta  osatu  bat.  Horretarako,  egunerokoan  zer  mantenugai  eta  elikagai  multzo  behar  ditugun  kontatuko  du.<\/p>\n<p>Be  Veggieren  programarekin  bat  egin  du,  halaber,  <strong>Aida  Gasc\u00f3n  AnimaNaturalisen  <\/strong>Espainiako  zuzendari  exekutiboak.  Erakunde  horrek  20  urtetik  gorako  ibilbidea  du  animalia  guztien  eskubideak  ezartzen,  zabaltzen  eta  babesten.  Gainera,  <strong>Zezenketen  kontrako  Nazioarteko  Sarearen  <\/strong>Espainiako  koordinatzailea  da,  bai  eta  <strong>\u00abEz  da  nire  kultura\u00bb  legegintzako  herri-ekimena  sustatzeko  batzordeko<\/strong>  kidea.<\/p>\n<p><strong>Idazle  beganoek  Be  Veggie  aukeratzen  dute<\/strong><\/p>\n<p>Be  Veggieren  edizio  hau  liburu  berriz  josia  egongo  da.  Lau  idazlek  jaialdia  aukeratu  dute  haur  zein  helduentzako  beren  azken  lanak  aurkezteko.<\/p>\n<p><strong>Roc\u00edo  Cano  <\/strong>soziologo  eta  aktibistak  haurren  haziera  birpentsatzeko  gonbita  dakar,  ikuspegi  kritikotik  eta  konpromisotik,  bere  lehen  liburuan  <strong>\u00abCriar  tambi\u00e9n  es  pol\u00edtica.  Del  veganismo  al  feminismo\u00bb<\/strong>.  Analisi  sakon  baten  bidez,  Roc\u00edok  askotariko  gaiak  lotzen  ditu,  hala  nola  beganismoa,  feminismoa,  ekologismoa  eta  askatasun  sexuala.  Liburua  <strong>Andrea  Arrizabalagak  <\/strong>aurkeztuko  du.  EITBko  kazetaria  da,  eta  beganoa  duela  5  urtetatik.<\/p>\n<p>Bigaren  liburua  <strong>\u00abNo  como  animales\u00bb<\/strong>  da,  <strong>Alberto  Pel\u00e1ez  <\/strong>distantzia  luzeko  korrikalari  beganoarena.  Bertan  azaltzen  duenez,  dieta  %\u00a0100  begetala  egiteak  eragin  positiboa  izan  du  bere  kirol-errendimenduan.  Liburu  hau,  atletentzako  inspirazio-iturri  izateaz  gain,  baliabide  baliotsua  da  jarduera  fisikoari  uko  egin  gabe  bizimodu  beganoan  hasi  nahi  dutenentzat,  informazio  zientifiko  eta  nutrizionala  baitakar.<\/p>\n<p><strong>Eguzki\u00f1e  Gago  Povedanok  <\/strong>Manuel  haur  sentikor  eta  dantzazalea  aurkeztuko  dira  <strong>\u00abEl  ni\u00f1o  que  quer\u00eda  bailar\u00bb<\/strong>  ipuinean.  Familiaren  bizibidea  zezenketen  ingurukoa  da  eta  beste  plan  batzuk  dauzkate  beretzat,  baina  Manuelen  ametsa  dantzari  handi  bat  izatea  da.  Istorio  samur  honek  askotariko  gaiak  esploratzen  ditu,  hala  nola  nork  bere  bidea  aukeratzeko  askatasuna  eta  animaliekiko  errespetua,  eta  irakurleei  bizitzaren  funtsezko  balioen  inguruko  hausnarketa  egiteko  gonbita  luzatzen  die.<\/p>\n<p>Azkenik,  <strong>Mery  Oca\u00f1a  <\/strong>ere  Be  Veggien  izango  da  <strong>\u00abEl  sue\u00f1o  de  Dolfi\u00bb<\/strong>rekin.  Protagonista  izurde  bat  da,  eta  pasio  handi  bat  dauka:  zirkuluetan  igeri  egitea.  Itxian  bizi  delako.  Itzuli  bat  eskuinera.  Itzuli  bat  ezkerrera.  Baina,  egun  batean,  Lola  orka  txikia  helduko  da  bere  igerilekura,  eta  leku  zoragarri  batez  hitz  egingo  dio:  ozeanoaz.<\/p>\n<p><strong>Showcookingak:<\/strong> <strong>jateko  geldialdia<\/strong><\/p>\n<p>Sukaldaritza  %\u00a0100  begetala  da  Be  Veggie  jaialdiko  protagonistetako  bat.  Aurten,  Idoia  Garcia  izango  dugu  Ficobako  sukaldean.  Donostiako  <strong>Garraxi  Tabernaren  <\/strong>sortzailea  eta  sukaldaria  da,  eta  23  urtetik  gora  darama  jaki  begetariano  eta  beganoak  eskaintzen.<\/p>\n<p>Be  Veggien  izango  den  beste  jatetxe  bat  <strong>Sarako  Eph\u00e9m\u00e9ride<\/strong>  da,  sasoiko  fruta  eta  barazkien  proposamen  batekin.  Horrela,  argi  geratuko  da  sukaldaritza  begetal  askotarikoa  dela  guztiz,  bai  eta  orekatua,  koloretsua  eta  goxo-goxoa  ere.  Hori  guztia,  Marion  Boidinen  eskutik:  autodidakta  eta  sukaldaritza  begetarianoaren  zale  porrokatua.<\/p>\n<p><strong>Babeslekuen  lana<\/strong><\/p>\n<p>Jaialdi  begano  bat  izanik,  beren  lekua  izan  behar  zuten  animalientzako  babeslekuek  ere.  Ezinbesteko  lan  bat  egiten  dute,  eta  animaliak  babestu  eta  errespetatzearen  garrantzia  gogora  ekartzen  digute,  tratu  txarrak  jasan  dituztenei  edo  abandonatutakoei  itxaropenez  betetako  espazio  seguru  bat  eskaintzen  baitiete.<\/p>\n<p>Aurten  honako  hauek  izango  dira  Be  Veggien:  <strong>La  Vida  Color  Frambuesa,  Fundaci\u00f3n  Santuario  Gaia,  Santuario  Esp\u00edritu  Libre,  La  Manada  C\u00e1ntabra,  Frente  L.A.  Santuario  animal,  Katubihotz,  Santuario  Coraz\u00f3n  Verde  eta  AnimaNaturalis<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Musika  zuzenean:<\/strong> <strong>askotarikoa  eta  hunkigarria<\/strong><\/p>\n<p>Be  Veggiek  estilo  desberdin  askotako  musika  proposatzen  du,  giro  minimalistetatik  hasi  eta  erritmo  afrolatinoetaraino,  eta  soinu-esperientzia  ezin  hobea  izango  da  entzuleentzat.  Artista  gonbidatu  bakoitzak  bere  estiloa  eskainiko  digu,  emozioak  eta  musika  lotuta,  eta  samurtasuna,  energia  eta  sakontasuna  biltzen  dituen  giro  bat  sortuta.<\/p>\n<p><strong>Ekin  Torner<\/strong>,  <strong>Ane  Leux<\/strong>  ,  <strong>Mariadrila,  Lua  Matheus,  Ainhoa  Etxezarreta  <\/strong>eta  <strong>Pilar  S\u00e1nchezek  eta  Luc\u00eda  Maule\u00f3nek  <\/strong>osatutako  duoa  arduratuko  dira  20241ko  Be  Veggieren  musikaz.<\/p>\n<p><strong>Informazio  gehiago  lortzeko  eta  berritasun  guztien  berri  izateko,  bisitatu  gure  webgune  berritua:  www.beveggie.eus,  eta  jarraiguzu  Instagramen,  TikToken,  Facebooken  eta  Youtuben.<\/strong> <strong>Eta,  gogoan  izan:  ez  huts  egin  bizitza  begetalaren  ospakizun  honetan!<\/strong><\/p>\n<p><strong>Informazio  gehiago:<\/strong><\/p>\n<p>Webgunea:  www.beveggie.eus<\/p>\n<p>Instagram:  beveggie.ficoba<\/p>\n<p>TikTok:  @festivalbeveggie<\/p>\n<p>Facebook:  Be  Veggie<\/p>\n<p>YouTube:  Be  Veggie<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurten  60  enpresa  erakusketari  inguru  egongo  dira,  eta  parte-hartzaileek  40  jarduera  baino  gehiago  izango  dituzte  eskura  2024ko  Be  Veggie  Ficoban  egingo  da  abenduaren  6an,  7an  eta  8an  Sarrera  eta  aparkalekua  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":21043,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[17],"tags":[],"class_list":["post-21047","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ekintzak-eta-azokak"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v26.8 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Zaporez eta kontzientziaz betetako mundu bat Be Veggien: zure zain dago urteko jaialdi beganoa - Ficoba<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"ficoba\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/\"},\"author\":{\"name\":\"ficoba\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/8a96a121e5dbd393e6e6b5a7ee7ed407\"},\"headline\":\"Zaporez eta kontzientziaz betetako mundu bat Be Veggien: zure zain dago urteko jaialdi beganoa\",\"datePublished\":\"2024-11-27T11:05:39+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/\"},\"wordCount\":1289,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Brindis-OK.jpeg\",\"articleSection\":[\"Ekintzak eta azokak\"],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/\",\"name\":\"Zaporez eta kontzientziaz betetako mundu bat Be Veggien: zure zain dago urteko jaialdi beganoa - Ficoba\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Brindis-OK.jpeg\",\"datePublished\":\"2024-11-27T11:05:39+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Brindis-OK.jpeg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Brindis-OK.jpeg\",\"width\":1380,\"height\":900,\"caption\":\"Rueda de prensa Be Veggie\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Zaporez eta kontzientziaz betetako mundu bat Be Veggien: zure zain dago urteko jaialdi beganoa\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#website\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/\",\"name\":\"Ficoba, Recinto Ferial de Gipuzkoa\",\"description\":\"Ficoba, aukerak sortzeko artea\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization\"},\"alternateName\":\"Ficoba\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization\",\"name\":\"Ficoba, Reciento Ferial de Gipuzkoa\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/logo\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/logo_ficoba.png\",\"contentUrl\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/logo_ficoba.png\",\"width\":200,\"height\":124,\"caption\":\"Ficoba, Reciento Ferial de Gipuzkoa\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/logo\/image\/\"},\"sameAs\":[\"https:\/\/www.facebook.com\/FICOBAFUNDAZIOA\/\",\"https:\/\/x.com\/FicobaFundazioa\",\"https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UCvo2JGluemyCf5KPRmEF9JQ\",\"https:\/\/www.linkedin.com\/company\/ficoba\/\",\"https:\/\/www.instagram.com\/ficobafundazioa\/\"]},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/8a96a121e5dbd393e6e6b5a7ee7ed407\",\"name\":\"ficoba\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c90cc0e07f75fecbe4165c1906a4cd61b0179a28caae2205d37516e4fb7c30c1?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c90cc0e07f75fecbe4165c1906a4cd61b0179a28caae2205d37516e4fb7c30c1?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"ficoba\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Zaporez eta kontzientziaz betetako mundu bat Be Veggien: zure zain dago urteko jaialdi beganoa - Ficoba","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/","twitter_misc":{"Written by":"ficoba","Est. reading time":"6 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/"},"author":{"name":"ficoba","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/8a96a121e5dbd393e6e6b5a7ee7ed407"},"headline":"Zaporez eta kontzientziaz betetako mundu bat Be Veggien: zure zain dago urteko jaialdi beganoa","datePublished":"2024-11-27T11:05:39+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/"},"wordCount":1289,"publisher":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization"},"image":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Brindis-OK.jpeg","articleSection":["Ekintzak eta azokak"],"inLanguage":"eu"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/","name":"Zaporez eta kontzientziaz betetako mundu bat Be Veggien: zure zain dago urteko jaialdi beganoa - Ficoba","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Brindis-OK.jpeg","datePublished":"2024-11-27T11:05:39+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/#primaryimage","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Brindis-OK.jpeg","contentUrl":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/Brindis-OK.jpeg","width":1380,"height":900,"caption":"Rueda de prensa Be Veggie"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/zaporez-eta-kontzientziaz-betetako-mundu-bat-be-veggien-zure-zain-dago-urteko-jaialdi-beganoa\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Zaporez eta kontzientziaz betetako mundu bat Be Veggien: zure zain dago urteko jaialdi beganoa"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#website","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/","name":"Ficoba, Recinto Ferial de Gipuzkoa","description":"Ficoba, aukerak sortzeko artea","publisher":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization"},"alternateName":"Ficoba","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization","name":"Ficoba, Reciento Ferial de Gipuzkoa","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/logo_ficoba.png","contentUrl":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/logo_ficoba.png","width":200,"height":124,"caption":"Ficoba, Reciento Ferial de Gipuzkoa"},"image":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/logo\/image\/"},"sameAs":["https:\/\/www.facebook.com\/FICOBAFUNDAZIOA\/","https:\/\/x.com\/FicobaFundazioa","https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UCvo2JGluemyCf5KPRmEF9JQ","https:\/\/www.linkedin.com\/company\/ficoba\/","https:\/\/www.instagram.com\/ficobafundazioa\/"]},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/8a96a121e5dbd393e6e6b5a7ee7ed407","name":"ficoba","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c90cc0e07f75fecbe4165c1906a4cd61b0179a28caae2205d37516e4fb7c30c1?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c90cc0e07f75fecbe4165c1906a4cd61b0179a28caae2205d37516e4fb7c30c1?s=96&d=mm&r=g","caption":"ficoba"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21047","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21047"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21047\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":21048,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21047\/revisions\/21048"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21043"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21047"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21047"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21047"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}