{"id":19429,"date":"2024-05-29T13:19:02","date_gmt":"2024-05-29T11:19:02","guid":{"rendered":"https:\/\/www.ficoba.org\/?p=19429"},"modified":"2024-05-29T13:19:02","modified_gmt":"2024-05-29T11:19:02","slug":"bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/","title":{"rendered":"Bioterrak  21.  edizioa  egingo  du  \u00abKonpromiso  ekologikoa\u00bb  lelopean"},"content":{"rendered":"<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>130  enpresa  erakusketari  eta  50  jarduera  paralelo  baino  gehiagorekin,  Bioterrak  bidea  markatzen  jarraitzen  du  azoka  ekologiko  eta  jasangarrien  alorrean<\/strong><\/li>\n<li><strong>Aktibismoari  arreta  berezia  eskainiko  dio  azokak,  eta  hainbat  proposamen  aurkeztuko  ditu,  ekainaren  8a  Ozeanoen  Nazioarteko  Eguna  dela  ospatzeko  <\/strong><\/li>\n<li><strong>Berritasunen  artean,  bigarren  eskuko  bizikleten  azoka  bat  eta  \u00abItsaso  bete  zientzia\u00bb  lehiaketaren  sari-banaketa<\/strong><\/li>\n<li><strong>Bioterra  ekainaren  7tik  9ra  egingo  da  Ficoban,  doako  sarrera  eta  aparkalekuarekin<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>130  enpresa  erakusketari  baino  gehiago  bilduko  dira  Bioterraren  aurtengo  edizioan.  Enpresa  hauek,  azokara  joaten  diren  bisitariek  eta  prestatu  den  jarduera-programa  paralelo  zabalean  parte  hartzen  dutenek  nork  bere  ekarpena  egingo  du,  ikuspuntuak  partekatuta,  aurtengo  leloa  ardaztzat  hartuta:  \u00abKonpromiso  ekologikoa\u00bb.<\/p>\n<p>Lelo  horrek  konpromiso  hitzarekin  indartzen  du  erantzukizunaren  eta  parte-hartze  aktiboaren  ideia.  Ingurumenean  inpaktu  positiboa  duten  jardunbide  eta  produktuen  aldeko  etengabeko  konpromisoa  dakar.  Hausnartzera  gonbidatzen  gaitu,  eta  guztiz  bat  egiten  du  azokaren  misioarekin,  hau  da,  bizimolde  kontziente  eta  arduratsu  bat  sustatzearekin.<\/p>\n<p>Bestalde,  ekologikoa  hitzak  ingurumena  dakarkigu  burura  zuzenean,  Bioterrak  planetaren  osasunarekin  duen  konpromisoa  azpimarratzen  baitu.  Zuzeneko  lotura  bat  iradokitzen  du  naturarekin  eta  metodo  tradizionalen  soiltasunarekin.  Hortxe  jasotzen  da  azokaren  funtsa,  hots,  ingurumena  errespetatzen  duten  eta  harekin  harmonian  funtzionatzen  duten  produktuak  eta  jardunbideak  sustatzea.<\/p>\n<p>Funts  horrek  berriz  ere  bildu  du  komunitate  bat  Bioterraren  altzoan  :  gero  eta  jende  gehiago  eta  konprometituagoa,  produktu  ekologikoen,  bioeraikuntzaren,  energia  berriztagarrien  eta  kontsumo  arduratsuaren  alde,  eta  urtero  Bioterran  huts  egin  ezinezko  hitzordu  aberasgarria  izaten  dute.<\/p>\n<p><strong>Begirada  integral  bat  jasangarritasunari<\/strong><\/p>\n<p>Gizarteak  gero  eta  kontzientzia  handiagoa  du  ingurumen-gaien  inguruan,  eta,  horren  ondorioz,  ia  jarduera  ekonomiko  guztietara  zabaltzen  ari  da.  Orain,  ikuspegi  nagusia  da  hainbat  faktorek  planetaren  jasangarritasunean  eragiten  dutela  eta  gobernuek,  nazioz  gaindiko  erakundeek,  eta  enpresek-eta  ekintzak  egin  behar  dituztela  egoerari  aurre  egiteko.  Baina,  horrez  gain,  egoerak  gutako  bakoitzari  ere  eskatzen  digu  gure  bizitzako  ia  alderdi  guztietan  kontuan  izan  dezagun.  Horregatik,  Bioterraren  21.  edizio  honek  ere  leiho  bat  ireki  nahi  dio  aktibismoari,  ingurumen-arazoak  konpontzeko  gizarte-mugimendu  bat  den  aldetik,  banaka  izan  nahiz  kolektiboa  izan.<\/p>\n<p><strong>Programa  handi  eta  zabala<\/strong><\/p>\n<p>Berrogeita  hamar  jarduera  paralelo  baino  gehiago  aurreikusi  dira  2024ko  Bioterraren  programan,  eta  horrela  bisitariak  egonaldia  luzatu  dezake  edo,  are,  bisita  errepikatu.  Izan  ere,  ikustera  eta  ezagutzera  ez  ezik,  ikastera  eta  hausnartzera  ere  etorri  behar  da  Bioterrara.  Alde  horretatik,  kontua  da  akordio  handiek,  eguneroko  ekintza  eta  erabaki  txikiekin  batera,  Lurra  leku  jasangarriagoa  izaten  lagundu  behar  dutela.<\/p>\n<p><strong>Bioterran  ospatuko  da  Ozeanoen  Munduko  Eguna<\/strong><\/p>\n<p>Aurten  Bioterrak  Ozeanoen  Munduko  Egunarekin  kointzidituko  du  eta,  horregatik,  Bioterran  egingo  dira  Ingurumenaren  eta  Ozeanoen  Euskal  Astearen  (Basque  Environment  and  Oceans  Week  &#8211;  BEOW  2024)  jardueretako  batzuk.<\/p>\n<p>Bioterrak  ere  bat  egin  du  Ozeanoen  Munduko  Eguneko  ospakizunekin,  eta  gai  horri  buruzko  hitzaldiak  eta  mahai-inguruak  sartu  ditu  programan.  Horrela,  esate  baterako,  ozeanoak  izango  dira  <strong>\u00abPlanetaren  mugak  ozeanoetan\u00bb<\/strong>  mahai-inguruko  protagonistak.  Mahai-inguruko  parte-hartzaile  izango  dira  <strong>Marta  Pascual  doktorea<\/strong>,  Klima  Aldaketaren  Euskal  Zentroaren  (BC3)  \/  Atlantikoko  Ekintza  Planeko  Espainiako  Hub  Nazionaleko  eta  WestMED  Europar  Ekimeneko  ikerlaria;  eta  <strong>Maite  Momp\u00f3<\/strong>,  <strong>Stop  Ecocidio<\/strong>  kanpainaren  zuzendaria.<\/p>\n<p>Ozeanoen  Munduko  Egunarekin  lotutako  beste  proposamen  interesgarri  bat  da  <strong>Nacho  Deanen<\/strong>  hitzaldia.  Beste  balentria  batzuen  artean,  aipatzekoa  da  munduari  oinez  eta  igerian  buelta  ematea  lortu  duen  lehen  pertsona  dela  ,  eta  bakarra,  betiere  ingurumenaren  kontserbazioan  jarrita  fokua.  Espainiako  kostaldean  gora  eta  behera  ibili  da  belaontzian,  <strong>Espainiako  kostaldeko  plastikoen  kutsaduraren  lehen  mapa<\/strong>  egiteko,  eta  esperientzia  hori  kontatuko  du  Bioterran.<\/p>\n<p>Bioterraren  programan  sartzen  da,  gainera,  <strong>Surfrider  Espa\u00f1a  GKEak<\/strong>  egindako  ikus-entzunezko  proiektu  bat,  jasangarriagoak  izateko  beren  ohiturak  aldatzen  dituzten  hiru  pertsonari  buruzkoa.  <strong>Aldaketa  olatuak<\/strong>  lanak  Donostian  grabatutako  hiru  film  labur  biltzen  ditu,  eta  elikadura,  hondakinak  eta  aktibismoa  lantzen  ditu.<\/p>\n<p><strong>\u00abItsaso  bete  zientzia\u00bb  sariak<\/strong><\/p>\n<p>Ekainaren  8an,  larunbatez,  17:30etan,  Estatuko  unibertsitateen  G9  taldeak  sustatutako  <strong>\u00abItsaso  bete  zientzia\u00bb  <\/strong>sariak  banatuko  zaizkie  Lehen  eta  Bigarren  Hezkuntzako  ikasleei.<\/p>\n<p>Sari  horien  jatorria  Europan  bilatu  behar  da:  izan  ere,  EBk  gaurdanik  2030era  arte  ezarri  dituen  egitekoen  artean  dago  gure  ur  eta  ozeanoen  osasuna  berreskuratzea,  ezinbesteko  baliabide  hori  jasangarria  eta  pertsona  guztientzako  erabilgarria  izan  dadin  aurrerantzean  ere.  Unibertsitateen  G9  taldeen  Kultura  Zientifikoko  unitateen  G9-Science4All  proiektuaren  xedea  da  helburu  hori  eta  beste  batzuk  ezagutzera  ematea  dibulgazio  zientifikoaren  bidez,  gizartearen  maila  guztietan.<\/p>\n<p>Horregatik  sortu  dute  \u00abItsaso  bete  zientzia\u00bb  lehiaketa,  Ozeanoen  Munduko  Egunaren  esparruan,  ekimen  horren  idealak  Lehen  eta  Bigarren  Hezkuntzako  ikasleengana  helarazteko,  G9  taldeko  unibertsitateen  lurraldean.  Txapelketan  parte  hartzen  duten  gazteek  ozeanoen  kontserbazioari  buruz  duten  ikuspegia  partekatu  ahalko  dute,  eta  mezu  hori  zabaldu  beren  familien,  helduen,  irakasleen  eta,  oro  har,  gizarteko  eragile  guztien  artean.<\/p>\n<p><strong>Askotariko  gai  osagarriei  buruzko  hitzaldiak<\/strong><\/p>\n<p>Ozeanoen  Munduko  Egunarekin  lotutako  hitzaldiez  gain,  Bioterraren  programan  zenbait  ikuspuntutatik  landuko  dira  ingurumenarekin  lotutako  zenbait  gai.  Horrela,  Irene  Ba\u00f1os  ingurumenean  eta  klima-aldaketan  espezializatutako  kazetari  eta  dibulgatzaileak  azalduko  digu  <strong>nola  eman  ekoantsietatetik  ekimenerako  jauzia<\/strong>.  Bestalde  <strong>Nicol\u00e1s  Olea<\/strong>  medikuntzako  katedradunak  gai  hautatu  du  bere  hitzaldirako:  <strong>\u00abPlastiko  bidezko  kutsadura:  ekonomia  zirkularraren  porrota\u00bb<\/strong>.<\/p>\n<p>Horrez  gain,  <strong>tailer  parte-hartzaile  bat<\/strong>  antolatu  da  <strong>\u00abPortaclima  topaketa\u00bb<\/strong>  izenburuarekin.  Bertan,  pertsona  kontzientziatuek  eguneroko  bizitzan  darabiltzaten  trikimailuak  partekatuko  dituzte,  askotariko  alorretan,  hala  nola  elikadura,  mugikortasuna,  etxebizitza,  kontsumoa,  ura,  aisialdia,  finantzak  eta  parte-hartzea.<\/p>\n<p>Proiektuak  Trantsizio  Ekologikorako  eta  Erronka  Demografikorako  Ministerioaren  Biodiversidad  fundazioaren  babesa  jaso  du,  Klima  Aldaketari  Egokitzeko  Plan  Nazionala  (2021-2030)  ezartzen  laguntzen  duten  proiektuak  egiteko  laguntza-deialdiaren  bidez.<\/p>\n<p><strong>Sukaldean,  ingurumena  errespetatzen  duen  sukaldaritza  dibertigarria<\/strong><\/p>\n<p>Showcooking  saioak  dira  Bioterrako  bisitariei  gehien  gustatzen  zaizkien  proposamenetako  bat.  Espazio  nagusiki  praktiko  horretan  Bioterrako  bisitariak  planeta  errespetatzen  duen  sukaldaritza  ezagutzen  hasiko  dira,  erakustaldi  gastronomikoen  eta  bestelako  jardueren  bidez.  Aurten  zenbait  gairen  hasi-masietan  murgilduko  gara:  hartzidura,  guztiontzako  sukaldaritza  ekologiko  jasangarria,  zentzumenen  bidezko  nutrizioa  eta  eseniar  ogiaren  arte  zaharra.<\/p>\n<p>Atal  honek,  ohi  bezala,  Euskadiko  eta  Nafarroako  kontseilu  arautzaileen  babesa  du.<\/p>\n<p><strong>Biobeauty  eta  bizimodu  jasangarria<\/strong><\/p>\n<p>Kosmetika  ekologikoa  eta  ekonomia  zirkularra  dira  Emaus  fundazio  sozialak  apaindutako  espazio  honen  protagonistak.  Hondakinetatik  eta  alferrik  galtzen  uzten  dugun  horretatik  abiatuta,  ingurune  goxo,  estetiko  eta  funtzional  bat  sortzen  da,  partekatzeko,  ikasteko  eta  hausnartzeko.<\/p>\n<p>Espazio  honetan  askotariko  gaiei  helduko  zaie,  esate  baterako  Sara  Sierrak  proposatzen  digunari:  <strong>osagai  naturalen  kimikak  larruazala  eta  ilea  nola  hobetzen  dituzten<\/strong>  ulertzen  lagunduko  digu.  Edota  Josefina  Llargu\u00e9sek  landuko  duen  gaia:  <strong>\u00abItsasoko  farmazia,  algak  eta  itsas  ura:  ezaugarriak,  errezetak  eta  etxeko  botikak\u00bb<\/strong>.<\/p>\n<p>Espazio  horretan,  gainera,  <strong>kosmetika  naturaleko  tailerrak<\/strong>  emango  dira,  Recicla  Birziklaturen  eskutik,  eta  Ana  Gonz\u00e1lezen  eta  Jos\u00e9  Mendiolaren  <strong>\u00abEl  arte  de  vivir  lento\u00bb<\/strong>  liburua  aurkeztuko  da.<\/p>\n<p><strong>Bioeraikuntza  eta  Eraikiz  Gunea<\/strong><\/p>\n<p>Bioeraikuntza,  zalantzarik  gabe,  gorabidean  dago,  eta  Bioterrak  merezi  duen  lekua  eman  nahi  izan  dio.  Horrela,  Ficobako  1.  pabilioian  espazio  bat  instalatuko  da,  bioeraikuntzan,  energia  berriztagarrietan  eta  ekonomia  berdean  interesatutako  pertsona  guztien  topagune  izan  dadin.  Espazio  horretan  erakusketa  eta  hitzaldi-programa  propioa  uztartuko  dira:  Eraikiz  Gunea,  Euskal  Herriko  Arkitektoen  Elkargo  Ofizialaren  Jasangarritasun  Batzordeak  koordinatua.<\/p>\n<p>Aurten  gai  ugari  landuko  dira,  hala  nola  hondakinen  trafikoa,  arrain-irinaren  industriaren  eragin  negatiboak,  mendian  bizitzen  ikasiko  dugu,  Gipuzkoako  Energia  Eraldaketako  bulegoa  ezagutuko  dugu,  baita  lurraldeko  ur-baliabideak  ere,  birgaitzeetako  jardunbide  egokiak  eta  bioeraikuntzako  15  jarraibideak  ikasiko  ditugu  eta  basogintza  jasangarrian  sakonduko  dugu.  Protagonista  izango  dira,  halaber,  etxe  ekologikoa,  horma  hezeak  amaitzeko  gailu  berritzaileak,  etxerako  energia  berriztagarrien  hautua,  naturan  oinarritutako  diseinuak  hiri-diseinu  jasangarri  baterako  eta,  gainera,  <strong><em>Stolen  Fish  <\/em>\u00a0dokumentala<\/strong>  ikusiko  dugu:  bertan  kontatzen  da  nola  Gambian  arraina  gutxitzen  hasi  den,  Txinako  zenbait  enpresa  legearen  kontra  arraina  pentsua  ekoizteko  erabiltzen  hasi  direnetik,  gero  Europara  esportatzeko.<\/p>\n<p><strong>Eta,  programa  osatzeko&#8230;<\/strong><\/p>\n<p>Bada  gauza  gehiago.  Urtero  bezala,  Yoga  Eguna  ospatuko  dugu.  Ekainaren  9an,  igandearekin,  goizeko  10:30etan  <a href=\"https:\/\/www.eskymaddi.com\/\">Maria  Eskitxabelek<\/a>  Master  Class  bat  zuzenduko  du.<\/p>\n<p>Bioterrara  familiarekin  etortzen  direnek  elkarlanean  <strong>mural  bat<\/strong>  pintatzen  lagundu  dezakete,  ingurune  jasangarri  bat  lortzeko,  edota  <strong>baratzezaintzari  buruzko  edo  bizikleta  hobeto  erabiltzeko  tailerretan<\/strong>  parte  hartu.  Bizikletez  ari  garela,  <strong>Dani  Cabezas<\/strong>  kazetari  eta  musikari  madrildarra  ere  Bioterran  izango  da.  <strong><em>Ciclosfera<\/em>  hiriko  txirrindularitzari  buruzko  aldizkariaren  erredaktoreburua  eta  <em>La  revoluci\u00f3n  silenciosa:  la  bicicleta  como  motor  de  cambio  en  el  siglo  XXI<\/em>  liburuaren  idazlea  da<\/strong>,  eta  garraiobide  jasangarri  horri  buruzko  hitzaldi  bat  eskainiko  du.<\/p>\n<p>Eta  txirrindatik  jaitsi  gabe,  Bioterrako  edizio  honetan  edonork  izango  <strong>du  bigarren  eskuko  bizikleta  bat  saltzeko  eta  erosteko  aukera<\/strong>.  Ekimen  hori  Txingudiko  Zerbitzuekin  eta  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  Jasangarritasun  Departamentuarekin  elkarlanean  antolatu  da,  ekonomia  zirkularra  eta  mugikortasun  jasangarria  sustatzeko  asmoz.  Saltzeko  ezinbestekoa  da  plaza  erreserbatzea  <a href=\"http:\/\/www.txinzer.eus\/merka2dasoa\">www.txinzer.eus\/merka2dasoa<\/a>  webgunean.  Haurrentzako,  kadeteentzako  eta  helduentzako  bizikletak  sal  daitezke.  Erabiltzeko  egoera  ezin  hobean  egon  beharko  dira,  eta  salmenta-prezioak  ezin  du  500\u00a0\u20ac-tik  gorakoa  izan.  Saltzaile  zein  erosleek  18  urte  baino  gehiago  izan  behar  dituzte.  Erakusketa  egunero  berrituko  da.<\/p>\n<p><strong>Erakusketetarako<\/strong>  espazio  bat  ere  erreserbatu  da.  <strong>\u00abHelmuga  bat,  mila  bide\u00bb<\/strong>  erakusketatan  erronka  globalei  erantzuteko  Iparraldeko  zein  Hegoaldeko  herrialdeetan  egindako  jardunbideen  adibideak  bildu  dira;  <strong>\u00abItsas  energia  berriztagarrien  proiektu  bereziak  Euskadin\u00bb<\/strong>  argazki-erakusketa;  <strong>\u00abFashion  Revolution:  hondakinak  baliabide\u00bb<\/strong>  esposizioak  ehungintzako  baliabideen  arazoak  eta  ingurumen-inpaktua  azalduko  dizkie  herritarrei;  eta  <strong>\u00abHilabetero,  jasoketa  bat\u00bb  <\/strong>erakusketa,  Recicla  Birziklatuk  eta  Hendaiako  San  Bixente  ikastetxeak  sustatutakoa.<\/p>\n<p>Urtero  bezala,  proposamen  gastronomikoak  izango  ditugu  bioterrazan,  eta  zozketak  egingo  dira  produktu  ekologikoen  loteak  eta  azokan  erabiltzeko  erosketa-bonuak  banatzeko,  eta  100\u00a0\u20ac-ko  zozketak  ekimenarekin  bat  egin  duten  Gipuzkoako  belar-denden  bezeroen  artean.<\/p>\n<p><strong>Informazio  praktikoa<\/strong><\/p>\n<p>Ordutegia:<\/p>\n<p>Ostiralean,  10:00-20:00  |  Larunbatean,  10:00-20:00  |  Igandean,  10:00-19:00<\/p>\n<p>Azokaren  inaugurazio  ofiziala  ekainaren  7an,  ostiralean,  izango  da,  12:00etan,  Ficobako  hallean.<\/p>\n<p><strong>www.  bioterra.org<\/strong><\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0  130  enpresa  erakusketari  eta  50  jarduera  paralelo  baino  gehiagorekin,  Bioterrak  bidea  markatzen  jarraitzen  du  azoka  ekologiko  eta  jasangarrien  alorrean  Aktibismoari  arreta  berezia  eskainiko  dio  azokak,  eta  hainbat  proposamen  aurkeztuko  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":19401,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[17],"tags":[],"class_list":["post-19429","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ekintzak-eta-azokak"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v26.8 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Bioterrak 21. edizioa egingo du \u00abKonpromiso ekologikoa\u00bb lelopean - Ficoba<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"ficoba\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/\"},\"author\":{\"name\":\"ficoba\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/8a96a121e5dbd393e6e6b5a7ee7ed407\"},\"headline\":\"Bioterrak 21. edizioa egingo du \u00abKonpromiso ekologikoa\u00bb lelopean\",\"datePublished\":\"2024-05-29T11:19:02+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/\"},\"wordCount\":1406,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/05\/Bioterra-1-scaled.jpg\",\"articleSection\":[\"Ekintzak eta azokak\"],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/\",\"name\":\"Bioterrak 21. edizioa egingo du \u00abKonpromiso ekologikoa\u00bb lelopean - Ficoba\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/05\/Bioterra-1-scaled.jpg\",\"datePublished\":\"2024-05-29T11:19:02+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/05\/Bioterra-1-scaled.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/05\/Bioterra-1-scaled.jpg\",\"width\":1920,\"height\":2560},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Bioterrak 21. edizioa egingo du \u00abKonpromiso ekologikoa\u00bb lelopean\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#website\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/\",\"name\":\"Ficoba, Recinto Ferial de Gipuzkoa\",\"description\":\"Ficoba, aukerak sortzeko artea\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization\"},\"alternateName\":\"Ficoba\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization\",\"name\":\"Ficoba, Reciento Ferial de Gipuzkoa\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/logo\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/logo_ficoba.png\",\"contentUrl\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/logo_ficoba.png\",\"width\":200,\"height\":124,\"caption\":\"Ficoba, Reciento Ferial de Gipuzkoa\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/logo\/image\/\"},\"sameAs\":[\"https:\/\/www.facebook.com\/FICOBAFUNDAZIOA\/\",\"https:\/\/x.com\/FicobaFundazioa\",\"https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UCvo2JGluemyCf5KPRmEF9JQ\",\"https:\/\/www.linkedin.com\/company\/ficoba\/\",\"https:\/\/www.instagram.com\/ficobafundazioa\/\"]},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/8a96a121e5dbd393e6e6b5a7ee7ed407\",\"name\":\"ficoba\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c90cc0e07f75fecbe4165c1906a4cd61b0179a28caae2205d37516e4fb7c30c1?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c90cc0e07f75fecbe4165c1906a4cd61b0179a28caae2205d37516e4fb7c30c1?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"ficoba\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Bioterrak 21. edizioa egingo du \u00abKonpromiso ekologikoa\u00bb lelopean - Ficoba","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/","twitter_misc":{"Written by":"ficoba","Est. reading time":"7 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/"},"author":{"name":"ficoba","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/8a96a121e5dbd393e6e6b5a7ee7ed407"},"headline":"Bioterrak 21. edizioa egingo du \u00abKonpromiso ekologikoa\u00bb lelopean","datePublished":"2024-05-29T11:19:02+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/"},"wordCount":1406,"publisher":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization"},"image":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/05\/Bioterra-1-scaled.jpg","articleSection":["Ekintzak eta azokak"],"inLanguage":"eu"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/","name":"Bioterrak 21. edizioa egingo du \u00abKonpromiso ekologikoa\u00bb lelopean - Ficoba","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/05\/Bioterra-1-scaled.jpg","datePublished":"2024-05-29T11:19:02+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/#primaryimage","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/05\/Bioterra-1-scaled.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2024\/05\/Bioterra-1-scaled.jpg","width":1920,"height":2560},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/bioterrak-21-edizioa-egingo-du-konpromiso-ekologikoa-lelopean\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Bioterrak 21. edizioa egingo du \u00abKonpromiso ekologikoa\u00bb lelopean"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#website","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/","name":"Ficoba, Recinto Ferial de Gipuzkoa","description":"Ficoba, aukerak sortzeko artea","publisher":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization"},"alternateName":"Ficoba","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#organization","name":"Ficoba, Reciento Ferial de Gipuzkoa","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/logo_ficoba.png","contentUrl":"https:\/\/www.ficoba.org\/wp-content\/uploads\/2018\/11\/logo_ficoba.png","width":200,"height":124,"caption":"Ficoba, Reciento Ferial de Gipuzkoa"},"image":{"@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/logo\/image\/"},"sameAs":["https:\/\/www.facebook.com\/FICOBAFUNDAZIOA\/","https:\/\/x.com\/FicobaFundazioa","https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UCvo2JGluemyCf5KPRmEF9JQ","https:\/\/www.linkedin.com\/company\/ficoba\/","https:\/\/www.instagram.com\/ficobafundazioa\/"]},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/8a96a121e5dbd393e6e6b5a7ee7ed407","name":"ficoba","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.ficoba.org\/es\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c90cc0e07f75fecbe4165c1906a4cd61b0179a28caae2205d37516e4fb7c30c1?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c90cc0e07f75fecbe4165c1906a4cd61b0179a28caae2205d37516e4fb7c30c1?s=96&d=mm&r=g","caption":"ficoba"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19429","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19429"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19429\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":19431,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19429\/revisions\/19431"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/19401"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19429"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19429"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ficoba.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19429"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}