KONPROMISO JASANGARRIA
Hasieratik, Ficobak sentsibilitate berezia izan du ingurumenaren arloan. Bokazio hori energia fosilen kontsumoa pixkanaka bertan behera uztean eta energia berriztagarriekin ordezkatzean gauzatu da, bai eta planeta errespetatzen duen kontsumoa eta bizimodua sustatzen duten azokak eta ekitaldiak sortzean ere.
Konpromiso jasangarria, beraz, Ficobaren ezaugarri bat da. 2003an erakustazoka inauguratu zenetik, iraunkortasunarekin lotutako ekitaldiak sustatu ditugu, hala nola Bioterra azoka ekologikoa, klima aldaketari eta itsasertzari buruzko kongresua, Uhinak, Go Mobility, mugikortasun berriaren azoka eta Be Veggie jaialdi beganoa.

Hauek dira Ficobaren ingurumen-sentsibilitatea agerian uzten duten mugarrietako batzuk, kronologikoki ordenatuta:
2004
Bioterra Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Euskadiko Azokaren lehen edizioa. 2023an hogeigarren urteurrena ospatuko du.
2007
Ficoba karbonoan neutroa den Europako lehen erakustazoka da, Ekopass ekimenari atxikita, bere instalazioetan egiten diren azokek sortzen dituzten karbono-isuriak konpentsatuz.
2008
Ficobako estalkian EEEren (Energiaren Euskal Erakundea) eguzki-energia fotovoltaikoa sortzeko planta bat instalatzea, 1.100 m2-ko azalerakoa eta 95,2 Kw-ko energia-gailurra sortzeko gaitasuna duena, garai hartan Gipuzkoako handiena zena.
2015
Klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko Uhinak kongresuaren lehen edizioa, klima-aldaketak itsasertzean dituen ondorioei mugaz gaindiko eta diziplinarteko ikuspegitik nola aurre egin aztertzen duena.
2015
Frantziako Gobernuak COP21 labela eman dio Uhinak-i Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko XXI. Konferentziaren testuinguruan.
2017
Urte horretatik aurrera, Ficoba energia berriztagarriekin soilik elikatzen da.
2017
Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azokaren hamalaugarren edizioarekin bat eginez, Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak, sustatzen duen Erronka Garbia ekimenarekin bat egin zuen Ficobak. Ekimen honen helburu nagusia ekitaldien antolaketan iraunkortasun-irizpideak sartzea da, inpaktuak murrizteko eta arintzeko.
2018
Go Mobility azokaren lehen edizioa. Enpresak, adituak eta administrazioak biltzen ditu, etorkizuneko mugikortasunari heltzeko
2019
Be Veggie jaialdiaren lehen edizioa, beganismoarekiko, ingurumenaren zaintzarekiko, animalien aurkako tratu txarrekiko eta osasunaren zaintzarekiko gero eta interes handiagoari erantzuna ematen diona.