Hiru egunetan Ficobak erakarriko ditu handmade komunitateko kide direnak. Eskulanekiko interesa duten eta gehiago ikasi, partekatu eta esperientzia aparta bizi nahi duten horiek.Urriaren 11tik 13ra, Harri-Orri-Ar azokara joaten direnek DIY Do It Yourself /Zeuk egin mugimenduaren azken joerak eta berritasunak ikusi, bizi, usaindu, ukitu eta sentitu ahal diren gune bat aurkituko dute.30 erakusketariren eskutik, bisitariek ibilaldi bat egin ahalko dute hiru unibertsoen inguruan antolatzen diren proposamenen inguruan.

Harriaren Unibertsoan, etxearen dekorazioarekin, birziklapenarekin, hiri-baratzeekin, lorezaintzarekin, tresnekin, olioekin, xaboiekin eta abarrekin zerikusia duten dendak aurkituko ditugu. Paperaren Unibertsoan, tintak, papertegia, papera, zigiluak eta washitape direlakoak (zinta apaingarria, metodo txinatar tradizional batez eta eskuz egindako paper motaz egina) dira protagonistak.  Azkenik, Artaziaren Unibertsoan bisitariek oihal dendak, artileak, botoiak, hariak, patchwork, amigurumiak (moda-joera japoniarra da, krotxet edo kakorratza  tekniken bidez egiten diren panpin txikiak), kakorratza, patroiak, mozteko materialak eta aukera ugari aurkituko dituzte.

 70 tailer baino gehiago

Harri-Orri-Ar ez da bakarrik bisitatzeko eta ikusteko azoka horietako bat; aitzitik, esperimentatzeko, ikasteko eta parte hartzeko ekitaldi bat da, bai eskulanekiko zaletasuna dutenentzat, bai mundu horrekiko erakarpena duten eta mundu horretan sartu nahi duten horientzat.

Aurten 70 tailer antolatu dira, gai askotarikoak guztiak ere. Azokaren web orrian daude  argitaratuta proposamen guztiak ((http://www.harri-orri-ar.com). Azoka bisitatzera eta gehien interesatzen zai(zki)zuena aukeratzera animatzen zaituztegu; izan ere, haietako askotan aurreko izen ematea egin behar da.

 Eta master class saioak ere bai

Master class saioak izango dira Harri-Orri-Ar azokaren beste erakargarritasun bat. Gustu guztietarako proposamenak daude. Instagram-eko argazkiei buruzko klaseak emango dira, Scrap-erako hastapena (mozkinekin, zatiekin, oihal puskekin egiten den teknika), behatzekin trikotatzea,  Honney Comb eta Loreak, brikolaje tresnei onura handiena ateratzen ikasiko da, arte jariakorra edo pouring (akriliko likidoak erabiltzen dituen teknika abstraktua, poltsikoko akuarelak Scrap delakoan eta abar.

 Harri-Orri-Ar enbaxadoreak

Klase magistral horietako asko Harri-Orri-Ar-en hirugarren edizio honetan sartu nahi izan duten eskulangileen munduko ordezkari ospetsuek emango dituzte: @Itzidreams, @samigarra, @steffido, @ladyselva eta Irene, @ ire-ren tailerra izango ditugu lagun.

 Antolatzaileak

Aurten ere Evident Events-en laguntza izan du Ficobak Harri-orri-ar antolatzeko. Enpresa horrek 10 urtetik gora daramatza ekitaldi eta azokaren munduan. Besteak beste, eskulanen erreferentziazko jaialdia den Bartzelonako Handmade Festival jaialdiaren sortzailea da Evident Events.  Gainera, Evident Events enpresak azoka-ibilbide luzea du, eta urrezko saria ere eskuratu zuen 2016ko Eventoplus edizioan, azokako presentzia onenaren kategorian.

 Datu praktikoak:

Urriak 11: 11:00 – 20:00

Urriak 12: 11:00 – 20:00

Urriak 13: 11:00 – 19:00

Sarreraren prezioa: 4 € Sarrera dohainik, 8 urtetik beherako umeentzat.

Doako aparkalekua

http://www.harri-orri-ar.com