• Urtarrilaren 26an, ostirala, 11:30ean, Euskadi Basque Countryren standean Garraioaren eta Errepideko Bidaiarien Mugikortasunaren ETEen III. Kongresu Nazionala aurkeztuko da, Direbusek antolatuta Ficoban otsailaren 22 eta 23an

 

FITUR azokaren edizio berri honetan ere, Ficoba han izango da , Euskadi Basque Country erakusketarikide gisa, 9C06 standean (P09 pabiloia). Hitzordu horretan, sektoreko topaketa profesionalak egiteko gune espezializatu gisa aurkeztuko da Gipuzkoako erakustazoka.

Aurten, Ficobako azoka-egutegian sartu da Garraioaren eta Bidaiarien Errepideko Mugikortasunaren ETEen III. Kongresu Nazionala, Direbusek antolatua. Otsailaren 22 eta 23an egingo da, Ficoban.

Direbus ez da sektoreko lehen erakundea Ficoba aukeratu duena bere hitzordu profesionalak egiteko. 2022an, Eraikuntza Lehorreko Sistemen, Sabai Faltsuen, Isolamenduen eta Estaldura Instalatzaileen Espainiako Elkarteak ere Ficoba hautatu zuen AD’IP azoka egiteko. Bestalde, 2023an, CESOL Soldaduraren eta Juntura Teknologien Espainiako Elkartearen eta Aúna Partner Daysen Kongresua ere Ficoban egin zen, Grupo Aúnak bultzatua, eta elektrizitatearen, iturgintzaren, berokuntzaren, klimatizazioaren eta energia berriztagarrien sektoreetako bezeroak, fabrikatzaileak eta hornitzaileak bildu ziren bertan.

Ficoba, barruti jasangarria

Topaketa profesionalen antolatzaileek ondoen balioesten duten ezaugarrietako bat da Ficobak jasangarritasunarekin duen konpromisoa.

Ficobak ekitaldi honetarako beste urrats bat egin du bere ekitaldien jasangarritasunerako eta lehiakortasunerako bidean, pabiloietako zoruak berrituta. Berritze horrek estetika nabarmen hobetzea eta bisitarientzako erosotasuna handiagotzea ekarri du, eta, horrez gain, Ficoba gune jasangarriagoa eta lehiakorragoa bihurtu du.

Bi pabiloi hartzen dituen azoka batean, moketa 1.400 m2 gutxiago erabil daiteke, batez beste. Moketa-metro karratu bakoitzak 53,3 kilo CO2 sortzen baditu, esan nahiko luke azoka bakoitzean atmosferara 74 tona CO2 isurtzeari utziko litzaiokeela. Zifra horiek Ficoban ohiko jarduera-urte batera eramanda, azoketan bakarrik, 1.000 tona emisio aurreztea dakar.

Datu praktikoak

Urtarrilaren 26an, 11:30ean, aurkeztuko da Ficoba Euskal Kostaldeko profesionalen topaketan espezializatutako esparru gisa, Euskadi Basque Countryren standean, 9C06 standean (P09 pabiloia).

Bertan esku hartuko dute Azahara Domínguez, Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako foru-diputatuak; Juan Manuel Sierra, Direbuseko Harreman Instituzionaletako zuzendariak; eta Ane Miren Axpe, Ficobako Kanpo Ekitaldietako zuzendari komertzialak.

www.ficoba.org