Anaka Kofradiaren V. Kapitulua

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Anaka Kofradiak ohorezko kofradiak izendatzeko protokolozko ekitaldia berreskuratuko du.

BASQUE CIRCULAR SUMMIT 2022 “Walking the talk”

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Europako Hegoaldeko erreferentziazko ekitaldi presentziala da, eta Ekonomia Zirkularraren erronka garrantzitsuei buruz ohartaraztea eta euskal ekonomiarako sortutako aukerak aztertzea ditu helburu, bai eta euskal enpresek lankidetza publiko-pribatutik egindako lana nabarmentzea ere, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Planaren helburuei laguntzeko. Enpresari eta industriari zuzendutako hiru jardunalditan zehar, alderdi hauek landuko dira: Europako Itun Berdeak bultzatutako […]

‘Zirkularrak – Circulares’ erakusketa

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

‘Zirkularrak- Circulares’ erakusketa ibiltaria FICOBA erakustazokan izango da ikusgai azaroaren 23tik 27ra bitartean, Europako hegoaldeko ekonomia zirkularreko topaketarik handiena den Basque Zirkular Summit biltzarra dela eta. ‘Zirkularrak – Circulares’ erakusketa aukera bikaina da ekonomia zirkularrari buruzko ezagutza sustatzeko. Erakusketa zuzentzen zaie: herritarrei; enpresa ekoberritzaileen garapen arrakastatsuak ezagutzeko eta aplikatzeko interesa duten euskal enpresei; Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzeko potentziala duten erakunde eta […]

Deialdia: Suhiltzaileak

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Euskal Autonomia Erkidegoko Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuen Administrazio Bereziko Eskalan, Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzua, azpieskala operatiboa, suhiltzaile kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren oposizioaren proba.

VII edizioa – Irun Open Innovation

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Bi urte daramatzagu "Ekintzaren hamarkada"n lanean, eta garaia da Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko hartzen ari den bidea aztertzeko. Hala, Irungo Udalak IRUN OPEN INNOVATIONen VII. edizioa antolatu du, ekonomiaren ikuspegitik ez ezik, pertsonen eta ingurumenaren ikuspegitik ere. Eta gizartearen eremu guztietan iraunkortasunaren bilaketa eskaintzen ari den aukera errealen berri emateko, programa bat prestatu da, non berrikuntza soziala […]

BE VEGGIE

Be Veggie ekitaldiak elikadura % 100 begetala bultzatzen du eta beganoentzako produktu eta zerbitzuak, osasunatsuak, animalien esplotaziorik gabekoak eta ingurunearekiko jasangarriak diren heinean.

Giza Eskubideei buruzko Foroa “Tokiko aktoreen papera haien defentsan eta sustapenean”

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Hausnarketa-gune honetan, Giza Eskubideen aldeko lanean adituak diren hainbat gizarte-eremuetako pertsonak eta erakundeak biltzen dira, hainbat kolektibok testuinguru edo gizarte-errealitatetan jasaten dituzten eskubide-urraketei begiratzeko, eta, era berean, udalerri mailan eskubide horien urraketaren inpaktua murrizteko eta herritarren bizi-baldintzak hobetzeko egiten den lanean sakontzeko.

MOTOR KICK FEST

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Musika, motorrak eta kontaktu kirolak elkartuko diren jaialdia da. Dena egun bakar batean uztartzea da ideia.

“Encanto” pelikularen musikala

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Aurten Pauso-k Dancek Disney-ren "Encanto" pelikularen egokitzapena aukeratu du Gabonetako musikalerako, dantza, musika eta kolore askorekin. Madrigal familiaren historia kontatzen du Kolonbiako herri txiki batean. "Encanto" poza, magia eta ilusioa da. SAIOAK: 1. emanaldia: 16:00etatik 17:45etara 2. emanaldia: 18:30etatik 20:30etara

Gabonetako Campusa – Ayamendi Gimnasia Erritmikoko Kluba

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Abenduaren 26tik 29ra, Ayamendi Gimnastika Erritmikoko Klubak gimnastikarekin lotutako honako tailer hauek emango ditu: Lehiaketako makillaje-tailerra. Orrazkera eta motots tailerra. Sareen diseinua. Marrazki lehiaketa. Txapelketetara eramateko pankarta diseinatzea. Bideoak ikustea. Altxorraren bila   Izena emateko eta informazio gehiagorako: Telefonoa: 620 726 505 / 618 142 146 Emaila: ayamendi.irun@hotmail.com 

BASQUISITE, Exquisite Foods & Beverages Show 3. edizioa

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

BasQuisite Premium Produktu eta Ekoizleen Elikagai Azoka Profesionalaren helburua  gure enpresen jarduera komertziala eta esportatzailea sustatzea da. Hirugarren edizio honetan, kalitate handiko produktuak dituzten enpresen aldeko apustua egiten da berriz ere, eta euskal sektore horeca indartsuko erosleak, retail espezializatuko kategoriako erosleak, Espainia osoko kateak eta banatzaileak eta Europako eta mundu osoko gourmet produktuen eta edarien […]

Àngels Barceló Hoy por Hoy programarekin, Ficoban publikoari irekita

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Hoy por Hoy irrati saio liderraren edizio berezia 08:00etatik 12:20ra Ficoban. Àngels Barcelók zuzendutako tarteak mugikortasun jasangarrian jarriko du arreta, pertsonen ongizatearen funtsezko zati gisa eta hirien elementu eraldatzaile gisa.

Oposizio-lehiaketa. Goi-mailako Eskala Juridikoa. Enplegua finkatzeko prozesu berezia.

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Goi-mailako Eskala Juridikoko enplegua finkatzeko prozesu bereziaren oposizio-faseko proba. FICOBARA TOPOZ! Zatoz Ficobara Euskotrenen Lasarte-Oria > Hendaia linea erabiliz. Linea horretako Irun-Fiocba geltokia esparrutik metro gutxira dago. Ordutegi zehatzak Euskotrenen webgunean, aplikazio ofizialean eta 944 333 333 telefonoan kontsulta daitezke.

Oposizio-lehiaketa. Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileak. Enplegua finkatzeko prozesu berezia.

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileen enplegua finkatzeko prozesu bereziaren oposizio-faseko proba. FICOBARA TOPOZ! Zatoz Ficobara Euskotrenen Lasarte-Oria > Hendaia linea erabiliz. Linea horretako Irun-Fiocba geltokia esparrutik metro gutxira dago. Ordutegi zehatzak Euskotrenen webgunean, aplikazio ofizialean eta 944 333 333 telefonoan kontsulta daitezke.

Deialdia: teknikari zaharberritzailea, artxiboko goi mailako teknikaria, dokumentazioko goi mailako teknikaria eta kultura sustapeneko goi mailako teknikaria

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Deialdi hauetako ariketak egingo dira: Erdi mailako teknikari zaharberritzaileen bi plaza lehiaketa-oposizio bidez betetzeko hautapen prozesuaren lehen ariketa: A atala, gai orokorrei buruzkoa, 9:00etan egingo da B atala, gai espezifikoie buruzkoa, 11:30etan egingo da Artxiboko goi mailako teknikarien bi plaza lehiaketa-oposizio bidez betetzeko hautapen prozesuaren lehen ariketa: A atala, gai orokorrei buruzkoa, 9:00etan egingo da […]

CARAVANTUR, Caravaning, Camper eta Furgoneten azokaren 7. edizioa

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Caravantur azokaren zazpigarren edizioa Ficobara itzuliko da, autokarabana, kanper, furgoneta eta caravaning osagarrien erakusketa, salmenta eta alokairuarekin. Anima zaitez azokak eskainiko dizkizun eskaintza eta berrikuntzez gozatzera eta zorte on 600€ko zozketan azokako ibilgailuen erosketan edo alokairuan deskontatzeko! Informazio guztia: https://caravantur.diariovasco.com/eu/ Ordutegiak: Ostirala: 16 etatik 20 etara Larunbata: 10 etatik 20 etara | Igandea: 10 etatik […]

Memoria Demokratikoaren Estatuko Biltzarra

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Irungo Udalak Memoria Demokratikoaren Estatuko Biltzarra antolatuko du otsailaren 27tik martxoaren 2ra Ficobako Auditoriumean. Programa honako hau da: Otsailak 27, astelehena 11:00 Kongresuaren hasiera. Parte hartuko dute: José Antonio Santano (Irungo alkatea) Santi Jimenez (Irungo Udaleko Memoria Historikorako ordezkaria) Fernando Martinez López (Memoria Demokratikorako Estatu Idazkaria) 12:00 Memoria Demokratikoaren Legea Mauricio Valiente (Giza Eskubideetan espezializatutako […]

Deialdia: Basozaina

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Gipuzkoako Foru Aldundiko hamar basozain plaza betetzeko hautapen prozesuaren deialdiaren lehen ariketa, gai orokorrei eta espezifikoei buruzkoak.

Soldadura eta Lotura-teknologien XXIII. Jardunaldi Teknikoak

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Sektorearen nazio mailako ekitaldi nagusia, bi urtean behin profesionalak eta enpresak biltzen dituena, soldaduraren, itsasgarrien eta beste lotura-teknologia batzuen arloko azken berrikuntza eta joera zientifiko-teknikoak azaldu eta kontrastatzeko. Hizlarien eta parte-hartzaileen artean eztabaida interesgarriak sor daitezkeen gaiak zorrotz aztertzen dira. Jardunaldi hauek CESOL Espainiako Soldadura eta Lotura-teknologien Elkarteak antolatzen ditu.

LEVEL UP KONFERENTZIA

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Level Up negozio-eskolak antolatutako hitzaldia, bereziki ekintzaileentzat, autonomoentzat eta ETEentzat sortua eta diseinatua.

Kirol-azterketen deialdia

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

ONP, JOP, Yateko Patroia eta Yateko Kapitaina titulazioetarako azterketa teorikoen 1. deialdia. Ordutegiak: Oinarrizko Nabigaziorako Patroia (ONP): 16:00etan (45 minutu) Jolas Ontziko Patroia (JOP): 16:00etan (ordu 1 eta 30 minutu) Yateko Patroia: 16:00 Nabigazio modulua (ordu 1 eta 15 minutu) 17:45 Modulu generikoa (Segurtasuna – Meteorologia) (45 minutu) Yateko Kapitaina: 16:00 Nabigazio modulua (ordu 1 […]

ABABOR – Azoka nautikoa

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Paseo-arrantzako ontziak, osagaiak eta elektronika, motorrak, turismo nautikoa, zerbitzu nautikoak, eskola nautikoak, arrantza

KREA Bidasoa

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Ekintzailetza, berrikuntza eta sormenaren topaketa

XVI. Nazioarteko Katu Erakusketa

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Felina Nazioarteko Erakusketak 27 arrazatako 140 katu ikusteko aukera eskainiko du. Katuok Nazioarteko Txapeldun, Nazioarteko Txapeldun Handi, Europako Txapeldun edo Europako Txapeldun Handi tituluak lortzeko lehiatuko dira.

Aurtengo arraza bereziak: norbegiarra eta selkirk.

HACKATHON STAR EKINTZAILE

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Jolastera ausartzen zara?
Eskualdeko LHko ikastetxeek ekitaldi berritzaile honetan parte hartzen dute, jolasaren bidez balioa sortzera bideratua, hausnarketarako espazio partekatu bat sortuz; begiraden aniztasuna balioetsiz eta ekintzailetzaren alorreko trebetasunak eta ezagutzak hobetuz, hala nola sormena, komunikazioa, lidergoa eta talde-lana.

Gure Esku – Nazioarteko Konferentzia

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Gure Eskuk Irlanda, Eskozia, Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko hizlariak mahaiaren bueltan jarriko ditu, “lurralde gatazken konponbidea Europako eremuan” eta “herritarron aktibazioa Europako olatu subiranista berrian” hizpide; eta azaroaz geroztik abian duen Itsasargia eztabaida herritarraren ondorioen berri emango du, adierazpen politiko bat eginez. Egitaraua: 10:00-11:30 Lurralde gatazken konponbidea Europako eremuan (Frantzesa erabiliko da) 12:00 Gure Eskuren adierazpena 12:30-14:00 Herritarron aktibazioa […]

41. TXAKURREN NAZIOARTEKO ERAKUSKETA

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Nazioarteko Txakur Erakusketak bere antolaketari ekingo dio berriro, eta 41. ediziora iritsiko da aurten, pandemiaren ondorioz hiru urtez kanpoan izan ondoren. Ospe handiko hitzordua da, eta hazleek eta horrelako ekitaldien kalitatea zaintzeko ardura duten erakundeek bermatzen dute. Aurten Ficoban da hitzordua, apirilaren 30ean (igandea). Publikoaren sarrera: 9:30etatik aurrera. Prezioa: 5 €(10 urtetik beherakoak 3 €). […]

Euskara-mailak egiaztatzeko azterketaldia

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Maiatzaren 4,5 eta 6an euskara maila egiaztatzeako azterketak burutuko dira Ficobako pabiloietan.

FOKUS JARDUNALDIA

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

FOKUS erakundeak zuzentzeko Ikaskuntza-komunitatearen bilera pribatua.

Correos-en deialdia: sailkapen-agentea, banaketa eta bezeroentzako arreta

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

ORDUTEGIA BANAKETA / SAILKAPEN-AGENTE PROBAK 08:45 Onartutako pertsonen deialdia 09:30 Sarbideen itxiera 10:00 Probaren hasiera 11:50 Probaren amaiera ORDUTEGIA BEZEROARENTZAKO ARRETA PROBA 13:15 Onartutako pertsonen deialdia 14:00 Sarbideen itxiera 14:30 Probaren hasiera 16:20 Probaren amaiera Izangaiek boligrafo urdina edo beltza eta nortasuna egiaztatzen duen agiria eraman beharko dituzte probara, eta honako hauek izango dira baliozkoak: […]

EUSKOSKILLS 2023

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak maiatzaren 9tik 11ra EuskoSkills 2023 antolatzen du. EuskoSkillsetarako hezkuntza sailaren proposamena 28 skill-etan (kategoria) lehiatzea da. Horietako batzuk ofizialak izan ziren SpainSkills, EuroSkills eta WorldSkills-en aurreko edizioetan, eta beste batzuk erakustaldi-modalitatean ospatu ziren. EuskoSkills 2023 txapelketa, lehiaketa urtean, edozein Heziketa Ziklotan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago, hau da, Oinarrizko Lanbide Heziketa […]

EMAKUMEA, KIROLA & ENPRESA FOROA

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Real Uniónek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak "Emakumea, Kirola & Enpresa" foroa antolatu dute. Hitzordua datorren ostegunean, maiatzak 17, izango da, 18:00etatik aurrera, Ficoban, Patricia Rodríguez, Aintzane Encinas, Ane Saseta, Amaia Festa eta Ainara Manterolaren parte-hartzearekin. Euren ibilbidea errepasatuko dute eta emakume izateak eta kirol praktikak euren ibilbide profesionaletan izan duten eragina azalduko dute: lortutako esperientzia, […]

MUGAZ GAINDIKO ESKOLARTEKO MINI OLINPIADAK

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez , 8 eta 12 urte bitarteko ikasleentzako eskola arteko Mini-Olinpiaden ekitaldi berri bat antolatu du. Ekitaldi honen funtsa, oinarrian, hauxe da: • Hiru herrietako ikasleak kirol-jokoen praktikaren bidez elkartzea. • Kirola ohitura osasungarri gisan heztea. . • Kirol-balioen sustapena, hala nola, talde-lana, norberaren burua hobetzea, […]

ENPLEGUAREN XXIX. ASTEA

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Ekitaldi honen helburua eskualdeko enpresei giza baliabideen beharretara egokitutako profilak ematea da, bai eta enplegua aktiboki bilatzen ari diren pertsonei ere, enpresekin harreman zuzena izatea eta lanpostu bat lortzeko aukera izatea. Enplegu Astearen edizio berri hau sarrera librekoa da, ez da beharrezkoa aldez aurretik lan-eskaintzetan izena ematea. Lan-eskaintzak Bidasoa biziriken webgunean,  Agenda/Lan Eskaintzak atalea argitaratuko dira eta ekitaldiaren […]

BIOTERRA

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka

Doako aparkalekua+trena TOP 14 FINALERDIRAKO Donostian

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Ficoban doako aparkalekua + Euskotren "Topo" trena: trafikoarekin arazorik ez izateko eta Donostian aparkatzeko arazorik ez izateko, aparkatu Ficobako doako aparkalekuan eta erabili Euskotren topo zerbitzu indartua Donostiako Reale Arena (Anoeta)estadioraino heltzeko. Trenen ordutegiak Euskotren web orrian. 

2023ko San Pedro eta San Martzialetako feriak

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

2023ko San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta, Ficobako kanpoko aparkalekuan jarritako azokak eta atrakzioak zabalik egongo dira ekainaren 16tik uztailaren 1era arte, egun hori barne. Aurten hiru egun izango dira haurraren egunak: ostirala ekainak 16, osteguna ekainak 22 eta asteartea ekainak 27. Ordutegiak eguneko: Ekainak 16, ostirala 17.00etatik 00.00etara HAURRAREN EGUNA, prezio bereziak! […]

HERRI BAZKARIA 2023

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Betti Gotti Euskara Elkarteak antolatuta, Irungo kuadrillen bazkari herrikoia ekainaren 24an ospatuko da, San Martzial jaien egitarauaren barruan. Azken urteetan bezala, bazkaria 1. eta 2. pabiloietan egingo da eta dantzaldia 3. pabiloian. Aurtengo zapiaren kolorea, kartelean ondo ikusiko den bezala, urdina izango dugu. TXARTEL SALMENTA Web gunearen bidez egingo da maiatzaren 26 ostiraletik, eguerdiko 12:00etatik […]

ADINEKOEN OMENALDI BAZKARIA: 2023ko SANMARTZIALAK

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Sanpedro eta Sanmartzialetako egitarauaren barruan adinekoentzat antolatu ohi den bazkaria ekainaren 26an izango da, astelehenarekin, 14:00etatik aurrera, Ficoban. Irunen erroldatuta dauden eta 2023ko ekainaren 26rako 65 urte bete dituzten pertsonek parte har dezakete ekimenean. Nahi dutenek autobus zerbitzu berezi bat izango dute aukeran Ficobara joateko: Fermín Calbetón kaleko geralekutik abiatuko da, 12:30etik aurrera, eta azken […]

DONOSTI CUP-en Bidasoa jangela

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Ficobako 2. pabiloia uztailaren 3tik 8ra jangela handi bihurtuko da berriro, eta Donosti Cup-eko parte-hartzailek bazkaldu eta afaldu ahal izango dute egunero. Horrela, Irunen, Hondarribian eta Hendaian ostatu hartzen duten taldeek joan-etorriak murriztuko dituzte eta Bidasoako eskualdeko baliabide turistikoez gozatzeko denbora gehiago izango du.

TOUBA-KO MAGAL HANDIA

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Espainiako Iparraldeko Dahira Federazioaren Touba-ko Magal Handia ospakizuna. 3. pabilioian. Informazioa gehiago: Espainiako Iparraldeko Dahira Federazioa

AÚNA PARTNER DAYS 2023

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Aúna Taldeko kide diren banatzaileen bezeroentzako ekitaldi esklusiboa, edukiera mugatuarekin. Aúnako ekitaldietan, Grupo Anako banatzaileek beren bezeroak biltzen dituzte elektrizitatearen, iturgintzaren, berokuntzaren, klimatizazioaren eta energia berriztagarrien sektoreetako fabrikatzaile eta hornitzaile nagusiekin, besteak beste, networkinga sustatzeko, gure sektoreetako produktuen eta joeren azken berrikuntzak aurkezteko eta lankidetza- eta ikaskuntza-jarduerez betetako jardunaldi batez gozatzeko, familia-ingurune lasai batean, Grupo […]

Euskara-mailak ordenagailu bidez egiaztatzeko azterketaldia

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Irailaren 28,29 eta 30ean, euskara-mailak ordenagailu bidez egiaztatzeko HOBE azterketa-deialdia burutuko da Ficoban. HABEren ohiko deialdien osagarria da ordenagailu bidezko HOBE deialdia eta, aurten, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko aukera emango du.

IRUN ZUZENEAN FESTIBALA

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Irun Zuzenean Festibalaren aurreko edizioaren arrakastaren ondoren, 2023ko irailaren 29 eta 30ean Irungo ekitaldi musikal garrantzitsuena itzuliko da. Nada Surf, Morgan eta Shinova azaleratzen ari diren hainbat talenturekin batera, rockaren eta indiearen aldeko apustuan jarraitzen du aurtengo kartela.

Eusko Ikaskuntzaren foroa

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

EGITARAUA 08:45 Erregistroa 09:00 Lan saioaren kokapena eta aurkezpena Beatriz AKIZU AIZPIRI. Eusko Ikaskuntza (eu) Alba MADINABEITIA EZKURRA. EHU/UPV (eu) 09:20 Banakako gogoeta ariketa Nola irudikatzen duzu etorkizuneko EHSren kohesioa? 09:50 Analisi eta irudikapen kolektiboa: Hezkuntza-etapa bakoitzaren lanketa espezifikoa Gidaritza: IkasGaraia doktore gaiak 11:00 Atsedenaldia 11:30 Ariketa kolektiboa: Aurretiazko analisiak taldean partekatzea eta eztabaida gidatua […]

Euskara-mailak egiaztatzeko azterketaldia

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Urriaren 6an eta 7an euskara maila egiaztatzeako azterketaldia burutuko dira Ficobako pabiloietan.

LOS MUÑECOS DE LA TARTA – VII EZKONTZA AZOKA

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Zure ezkontza prestatzen ari zara? Asteburu bakar batean, jatetxerik onenak, argazkigintzako eta bideoko profesionalik onenak, bitxigintzako azken nobedadeak, ezkontzako oparitxo eta gonbidapenak, makillajeko azken joerak eta, horrela, egun berezi horretarako beharrezkoak diren zerbitzu guztiak osatu ahal izango dituzu. Joera eta proposamenen espazio bat, zure egun handian bezalaxe esperimentatu eta sentitu ahal izateko. ORDUTEGIA: 11:00etatik 14:00etara […]

BELDUR PASABIDEA

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Ikuskizunean, gutxi gorabehera, beldurrezko pasarteetako hogeita hamar bat pertsonaiek elkarreragiten dute publikoarekin. Aurten, LA MONJA filma da gaia. Aktoreek, aurreko hamabost edizioetan bezala, intrigazko eta beldurrezko tarte bat pasaraziko diote publikoari.

Deialdia: administraria

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Administrarien 32 plaza betetzeko hautaketa prozesua (OP2022/701CO)

IRUN OPEN INNOVATION

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Irun Open Innovation-en zortzigarren edizioak talentuaren kudeaketaz mintzatuko du

Kirol-azterketen deialdia

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

ONP, JOP, Yateko Patroia eta Yateko Kapitaina titulazioetarako azterketa teorikoen 3. deialdia. Ordutegiak: Oinarrizko Nabigaziorako Patroia (ONP): 16:00etan (45 minutu) Jolas Ontziko Patroia (JOP): 16:00etan (ordu 1 eta 30 minutu) Yateko Patroia: 16:00 Nabigazio modulua (ordu 1 eta 15 minutu) 17:45 Modulu generikoa (Segurtasuna – Meteorologia) (45 minutu) Yateko Kapitaina: 16:00 Nabigazio modulua (ordu 1 […]

XXX. ENPLEGU ASTEA

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

FICOAUTO, Aukerako ibilgailuen azoka

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Aukerako Ibilgailuen azokaren XI. edizioak eskualdeko marka eta salerosle nagusiak bilduko ditu, bisitariei segmentu, gama eta mota guztietako ibilgailuak eskaintzeko: erdi-berriak, gerentzia-ibilgailuak, 0 Km, flotetatik eta renting-etik datozenak, preziorik onenetan. Bisita gaitzazu eta eskaintzarik onenak lor itzazu! SARRERA ETA APARKALEKUA DOAN. Ordutegiak: Ostirala 18:16:00-20:00 Larunbata 19:10:00-20:00 Igandea 20, 10:00-19:00    

Higiezinen Zerga Jardunaldia – Pagoa aholkulariak

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Arlo honetako adituek araudi berriak eta kasurik ohikoenak aztertuko dituzte doako hitzaldi honetan. Izena emateko formularioa: Mugaz gaindiko araudi berriari buruzko jardunaldia Informazio gehiago: info@pagoaconsultoras.com / 943 53 77 20

NEXT-CARE II. TOPAKETA Bizitza-luzetasunean Berrikuntza Politikak, Tresnak eta Etorkizuna

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

NEXT-CARE II. Topaketak (2023) NEXT-CARE “Bizitza-luzetasuneko Berrikuntzaren Euro-Mugaz Gaindiko Poloa” Proiektuak
lortutako aurrerapen eta emaitzak aurkeztu eta zabaltzen ditu. Next Generation funtsekin finantziatuta eta Euskadi, Nafarroa,
Akitania Berria eta Okzitaniako eskualdeetako erakunde eta eragileekin lankidetzan.

BE VEGGIE

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Euskadiko jaialdi beganoa

Uliazpiko senideen batzarra

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Uliazpi erakunde publikoaren helburua Adimen urritasuna duten pertsonen eta beren familien Bizi Kalitatea garatzen laguntzen duten zerbitzuak eta laguntzak eskaintzea da. Abenduaren 16an Uliazpiko Senideen Urteko Batzarra egingo da Ficoban.

“Teen Beach” pelikularen musikala

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Aurten Pauso-k Dancek Disney-ren "Teen Beach" pelikularen egokitzapena aukeratu du Gabonetako musikalerako. Surfa maite duten bi gazteren ingurukoa istorioa da, zeinetan 1960ko hamarkadan girotutako film musikal ospetsu batera ustekabean telegarraiatzen diren. SAIOAK: 1. emanaldia: 16:00etatik 17:45etara 2. emanaldia: 18:30etatik 20:30etara

KIROLGALA

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Gipuzkoa Kirolak 2023 sari banaketa. Gala honen bidez, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak aitortu egin nahi du kirolariek eta gure lurralde historikoko kirol-eremuarekin zerikusia duten pertsonek kirolaren alde etengabe egiten duten lana, sariak emanez: Gipuzkoa Kirolak (gizonezkoak eta emakumezkoak) eta Gipuzkoarren Kirola 2023.

Gabonetako Campusa – Ayamendi Gimnasia Erritmikoko Kluba

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Abenduaren 26tik 29ra, Ayamendi Gimnastika Erritmikoko Klubak gimnastikarekin lotutako honako tailer hauek emango ditu: Lehiaketako makillaje eta orrazkera-tailerra. Sareen diseinua. Jokuak. Eskulanak. Ginkanak Etab.   Izena emateko eta informazio gehiagorako: Telefonoa:629 72 65 05/ 618 142 146 Emaila: ayamendi.irun@hotmail.com 

I. Gipuzkoako Turismo-Industriaren Topaketa

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Gipuzkoako Turismo Industriaren lehen topaketa antolatu du, datorren ostegunean, otsailak 8, Irungo Ficoba zentroan. Bertan, 200 ordezkari instituzional, sektoreko eragile eta profesional inguru bilduko dira.

Rethink Vintage – Vintage arropa-azoka kiloka

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Vintage eta bigarren eskuko arropa eta osagarriak salbuespenez saltzea. Rethinkek moda etiko eta arduratsua sustatzen du, jantziei bigarren bizitza emanez.

Irun Kirol Gala

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Otsailaren 20ean 19:30etan, Ficobako Auditoriumean, Irun Kirol Gala ospatuko dugu, irundar kirolari onenak saritzeko. Bertan, gizonezkoetan eta emakumezkoetan kirolari onenari eta klub onenari saria emango zaie, eta herri bozketa bidez 'Irundarron Saria' saria emango da.  

Irun Ekintzan Sariak

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Enpresen berrikuntza eta ideia berritzaileak sarituko dituen IX. Irun Ekintzan sarien edizioa.

Euskadi Gastronomika FESTA: Enpresak aintzatesteko ekitaldia

Euskadi Gastronomika sareak, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bultzatuta, Euskadiko turismo gastronomikoaren eskaintzaren benetakotasuna eta bikaintasuna antolatu eta bermatzea du helburu, eta sarea osatzen duten enpresei bereizgarriak emango dizkie Ficobako auditorioan.

Raid Solidarioa – Twing Raid 2024

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Twing Raid raid solidarioa otsailaren 27an hasiko da FICOBAn eta 10 egunetan zehar bere 200 parte-hartzaile baino gehiagok Twingo-etan 4000 kilometro egingo dituzte Marrakechera iritsi arte. Restos du Coeur ekimenari esker, parte hartzaileek ekarritako elikagaien eta higiene-produktuen 1.000 kg kolektibo behartsuei banatuko zaizkie. Gainera, Marokoko hainbat eskualdetako eskoletara material kitak banatu ahal izatea da helburua. […]

CARAVANTUR, Caravaning, Camper eta Furgoneten azokaren 8. edizioa

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Caravantur azokaren zortzigarren edizioa Ficobara itzuliko da, autokarabana, kanper, furgoneta eta caravaning osagarrien erakusketa, salmenta eta alokairuarekin. Anima zaitez, eta goza ezazu azokak eskaintzen dizkizun eskaintza eta berritasunez. Ordutegiak: Ostirala, martxoak 1: 16:00-20:00 Larunbata, martxoak 2: 10:00-20:00 Igandea, martxoak 3: 10:00-19:00 Informazio gehiago HEMEN

TOPAKI 2024

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Caritas Euskadiko boluntario eta langileen urteroko topagunea

IPARDIS AZOKAREN 3. edizioa

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Ipardis eta Basco banatzaileek ostalaritza-sektoreko profesionalentzat antolatutako azoka pribatua.

Kirol-azterketen deialdia

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

ONP, JOP, Yateko Patroia eta Yateko Kapitaina titulazioetarako azterketa teorikoen 3. deialdia. Ordutegiak: Oinarrizko Nabigaziorako Patroia (ONP): 16:00etan (45 minutu) Jolas Ontziko Patroia (JOP): 16:00etan (ordu 1 eta 30 minutu) Yateko Patroia: 16:00 Nabigazio modulua (ordu 1 eta 15 minutu) 17:45 Modulu generikoa (Segurtasuna – Meteorologia) (45 minutu) Yateko Kapitaina: 16:00 Nabigazio modulua (ordu 1 […]

KREA Bidasoa

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Ekintzailetza, berrikuntza eta sormenaren topaketa.

XVII. Nazioarteko Katu Erakusketa

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

Nazioarteko Katu Erakusketak  arraza anitzeko katuak ikusteko aukera eskainiko du. Katuak Nazioarteko Txapeldun, Nazioarteko Txapeldun Handi, Europako Txapeldun edo Europako Txapeldun Handi tituluak lortzeko lehiatuko dira.