
- This event has passed.
GIPUZKOAKO TXAKUR ERAKUSKETA
25.04.2026 - 26.04.2026
50. eta 51. Txakur Erakusketa Nazionala – 44. Nazioarteko Txakur Erakusketa – KING’S TROPHY
Gipuzkoako Txakur Klubak urtero antolatzen duen ekitaldi ospetsua bueltan da: Txakur Erakusketa. Azoka honetan, arraza ezberdinetako txakurrak lehiatzen dira hainbat kategoriatan, aditu adituek epaituta. Lehiaketetatik aparte, bertaratzen direnek erakustaldiez, tailerrez eta txakurren munduarekin lotutako beste jarduera batzuez gozatu ahal izango dute. Azoka plataforma garrantzitsua da bai hazleentzat bai txakurren maitaleentzat, maskoten edukitza eta hazkuntza arduratsua sustatuz.
Programa
- 09:30 Ateak irekitzea eta lehiaketaren hasiera
- 11:30 – 13:30 Txakur erakustaldiak
- 13:30 Gazte aurkezleen lehiaketa
- 16:00 Taldeko finalak eta Final Handia
Informazio praktikoa
Erakusketarako sarrerak 5 euroko kostua izango du helduentzat eta 3 eurokoa 10 urtetik beherako haurrentzat.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN LEGEDIAREN ARABERA, EZIN DA TXAKURRIK SARTU LEHIAKETA HORRETAN EDO TXAKUR SALMENTAN PARTE HARTZEN EZ BADUTE.
