• Behin azoka sortu eta finkatuta, bi urtean behin egingo da.

Ababor azoka nautikoa, nautikazaleentzako eta sektore osoarentzako erreferente bat, bi urtean behin egingo da, garapen planari jarraikiz.

Azoka antolatzen duen lantaldeak hartu du erabakia, sektore nautikoko eragile nagusiei kontsulta eginda.

Lehenengo bi edizioetan arrakasta lortu, eta Ababor garrantzi handiko ekitaldia bihurtu da eskualdean: 80 enpresa erakusketari eta ia 10.000 bisitari erakarri ditu.

Bisitarien % 80k 4 eta 5 puntu artean eman dizkiote azokari, 5 puntuko eskalan, eta, babes handi horren osagarri, Frantziako merkatuak interes handia adierazi du. Frantzian, nautikak berebiziko eginkizuna betetzen du ekonomian, eta hamaika jarraitzaile du. Bada, orain arteko bi edizioetan, bisitari frantsesen presentzia % 16 eta % 20 artekoa izan da.

Hirugarren edizioa 2025eko lehenengo lauhilekoan egingo da, eta nautikazaleak eta sektoreko profesionalak erakartzen jarraituko duen itxura du, Euskadiko eta Espainiako iparraldeko azoka nautiko nagusien artean sendotuko den itxura. Ekitaldiak, aurreko edizioetan bezala, ANENen (Enpresa Nautikoen Elkarte Nazionala, Espainiako sektore nautikoaren patronala) laguntza instituzionala izango du.

Elkarrekin Ababor itsas festarako egindako deialdia, bai, mantendu egingo da

Elkarrekin Ababor ekimenerako 2024ko deialdia mantendu egingo da. Jarduera nautikoen multzo bat da Elkarrekin Ababor, Ababorrek berak EKP Euskal Kirol Portuekin, Hondarribiko Klub Nautikoarekin, Euskadiko Bela Federazioarekin, Gipuzkoako Bela Federazioarekin eta Hondarribiko Udalarekin elkarlanean azokaren atarian sustatzen duena, eta berriro ere antolatuko da, Txingudiko badian –datozen hilabeteetan jakinaraziko da noiz–.

www.ababor.eus