 |
| |
Ikusleek eta erakusketariek ABLAko berrikuntzak babestu dituzte beraien presentziarekin: fakturazio aldakorra, ikusleen zirkuitu hermetikoa eta hitzaldien programa pabilioietan bertan dagoen i-gunean egin izana. ABLAko hitzaldietan 1.560 lagun baino gehiago izan dira. |
|
 |
| |
Ficobaren beraren azoketara agertutako erakusketari-kopurua %6 hazi da, eta ekitaldi-kopuru osoa 151 izatetik 154 izatera pasa da 2009an. Okupazio-maila %70eraino heldu da; hots, 259 jarduera-egun. 102.000 bisitari izanda itxi da 2009a. |
|
 |
| |
Berritasun gisa, laguntza-txakurren erakustaldia programatu da, mugikortasun gutxituko pertsonentzat. Gertakariak, aurtengoan, berriz ere nazioarteko izaera berretsi du, Finlandiatik bertatik ere txakurrak ekarrita. |
|
 |
| |
Ateak itxi berri ditu Ficoban Bioterrako zazpigarren edizioak, eta parametro guztietan hazita egin du gainera. Bisitari-kopuruaren datua jakitea bakarrik falta zen, eta azokaren gorakako lerroa berretsi du; izan ere, edizio honetan, bisitari-kopurua 9.079koa izan da; 2009an, 8.200 izan ziren, eta beraz, hori %9ko igoera da. |
|
 |
| |
Aurten azokako edukien zehaztapenean parte hartu ahal izango du jendeak. Lehiaketa bidez aukeratuko da Mendiexpo 2010 kartela, eta 500 eurokoa izango da saria. Kurt Diemberger mendizalea, 8.000 metrotik gorako mendietara bi igoaldi egin dituen bizirik dagoen pertsona bakarra, Mendiexpon izango da. Urriaren 30etik azaroaren 1 bitarte egingo da Ficoban azoka honen zazpigarren edizioa. |
|
 |
|
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
DOAKO MIKROBUSA
|
|
 |